XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Buru hezurra diozu? Oso ongi! Nola dago itsatsita adarrari? Zerk lotzen du?.
- Dudarik gabe ondo itsatsita dago; ikustera noa, massa.
- Harrigarria benetan, bai jauna, harrigarria... Iltze handi batek dauka buruhezurra josirik, zuhaitzari lotzen diola.
- Ongi, orain, Jupiter, egizu zehatz-mehatz nik esan behar dizudana.
- Entzuten al didazu? - Bai, massa.
- Har ezazu kontu orduan, eta bila ezazu lehendabizi garezurraren ezkerreko begia.
- Um! Oo!..., Hau bai dela komeria... Ez du ezkerreko begiaren arrastorik.
- Madarikatua izan dadila hire tentelkeria! Ba al dakik bereizten hire esku ezkerra eskuinekotik?.
- O, bai, massa! Horixe dakidala, oso ondo dakit; nire ezkerreko eskua egurra txikitzeko erabiltzen dudana da.
- Noski, noski! Badakit ezkerra zarela.
- Ba... zure ezkerreko begia ezkerreko eskuaren alde berean dago.
- Pentsatzen dut orain gai izango zarela garezurraren ezkerreko begia topatzeko edo begi hura egondako lekua, ezta? Aurkitu al duzu?.
Isilunetxo luze batek jarraitu zion hizketaldiari eta haren ondoren, azkenean, beltzak:
Beno, berdin du! Topatu dut ezkerreko begia: Zer egin behar dut orain?.